Bertan daukazue nire hezkuntzari aplikaturiko teknologien lana.

hezkuntzari-aplikatutako-teknologia

Bertan daukazue nire 3.mintegiko lana. Nire sekuentzia didaktikoa Lh 2.mailako Txanela proiektuko gai batean oinarritzen da. Gai honen izenburua Eguzki-sistema da.

sekuentzia-didaktikoa

eguzki-sistema

Bertan daukazue nire nire ikaste – irakaste prozesua I.H.P-an.

Nahiko arazo izan ditut ikastetxeak ez baitzuen dokumentu berririk. Orain dela urte askotako dokumentu bat utzi zidaten eta gaur egungo hezkuntza proiektua erabat desberdina zela esan zidaten. Hau dela eta nola edo hala informazioa lortu eta lana egitea lortu dut.

ikaste – irakaste prozesua I.H.P-an

SIKOMOTRIZITATEKO eta SOINKETAKO klase bat

Astelehen arratsaldetan sikomotrizitatea eta soinketa izaten dute ikasleek. Aurreko astelehenean goiz eta arratsaldez egon nintzen klasean bertan egoteko. Ikusi nahi nuen nolakoa zen sikomotrizitateko eta baita soinketako klase bat.

Bertan bi irudien bidez ikus dezakezue zein gustora egon ziren ikasleak saio honetan.

p2160077

p2160076

Soinketako klasean irakasleak eta biok erakutsi genien ikasleei nola jolasten zen beisbolean. Hasieran ez zuten oso ongi ulertu baña ondoren oso ongi eta gustora ibili ziren.

BI EGUN IRAKASLE LANAK EGINEZ

Azteazkenean klasera iritsi bezain pronto, irakasleak esan zidan bihar ezin izango zuela klasera etorri. Irakasleak hiru egunetako kursillo bat du Madrilen eta berak ezin izango du ez ostegunean ezta ostiralean ere klaserik eman. Hau dela eta esan zidan beste irakasle bat jarriko zutela bere ordez eta ahal banion behintzat laguntzeko etortzen zenari.

Atzo goizean klasera iritsi nintzen eta Lh 2 b ko irakasleak esan zidan, hainbat irakasle gaixorik zeudela eta hau dela eta ez zutela irakasle nahiko lortu klase desberdinetarako, eta orduan nik eman behar nuela klasea umeekin. Notizia jasotzean pixka bat larritu nintzen. Ondoren esan zidan bere egunerokoan apuntatua zuela egin beharreko lana eta arazorik izan ezkero berari esateko.

Hasieran nahiko arraroa egin zitzaidan ni beraiekin bakarrik egotea klasean. Baina pixkanaka pixkanaka urduritasuna galduz joan nintzen eta ikasleak ere hobeto portatzen hasi zirenez, oso ongi egin genuen lan.

Gaur ere klasea nik eman dut. Gaur jada oso lasai egon naiz lehenengo egunean izandako beldur hori  ahaztua bainuen. Gaur ikasleak askoz hobeto egon dira eta honela errastasun handiagoz egin dugu lana. Irakasleak bi egunetarako agindutako lana amaitu dugu.

Esan beharra dut bi egun hauetan ikaragarri ondo pasatzeaz gain, esperientzia modura asko balio izan didala, bertan umeekin egun bat zer den jakiteaz gain, arazo eta keskei nola aurre egiteko ere balio izan dit.

aitor-eta-andere

Klaseko bi ikasle lanean

IGERIKETA SAIOAK

Lh 2. mailako ikasleak 4 astetan zehar arratsaldero arratsaldero igerilekura joaten egon dira. Autobusa hartu eta honek polikiroldegian uzten zituen ikasleak. Bertan irakasleak eta bertara azaltzen ziren guraso batzuen artean laguntzen zieten ikasleei jansterako orduan. Ni behin edo behin ere beraiekin joan naiz igerilekura eta irakasleak neskei laguntzen zien bitartean ni mutiletaz arduratzen nintzen.

Ordu bateko saioak egiten zituzten eta bertan igerian ikasten jarduten zuten. Klasea bi zatitan banatzen zen. Bi irakasle zeuden eta irakasle bakoitzarekin talde bat zegoen. Hauek igerian ikasi, jolastu… egiten zuten. Azken saioa aurreko ostiralean egin zuten. Bertan ezin izan nuen egon baina irakasleak esan dit ur jolasak egin zituztela.

Ikasleek 4 aste hauetan oso gustora pasa dute.

igeriketako-saioetako argazkiak

Sar zaitezte enlazean eta ikusi bertan ikasleek zein gustura pasa duten.

Bertan daukazue nire elkarrekintza eta harremanen lana. Nire ikastetxean ikusi eta gertatzen diren kasuak azaltzen dizkizuet.

elkarrekintza-eta-harremanak

Beno ba espero dut zuek ere oso gustora egotea praktiketan. Aprobetxatu falta diren egunak eta ondo pasa inauterietan.

Oraindik ere i.h.p ren sai nago ikastetxeak ez dit eman oraindik. Eman bezain pronto igoko dut.

ander-eta-benat

Bertan nire klaseko bi ikasle elkarlanean

San Blas ermitara goiz buelta

Gaur goizean klasera iritsi eta ikasleak oso pozik eta gustora zeuden. Nik ez nekien zergatik zeuden horrela eta irakasleari galdetu diot. Irakasleak esan dit San Blas ermitara joan behar genuela goiz buelta pasatzera. Goizeko 9:3oak aldera irten gara eta pixkanaka pixkanaka mendian gora jarraitu dugu.Lh 2.maila osoa joan gara, bai A eta baita B koak ere.

Bertan ikasle asko elkartu dira eta hasieran nahiko zaila izan da guztiak kontrolatzea, baina pixkanaka ongi portatzen joan dira.Ermitara 10:30 aldera iritsi gara. Bertan zelai handiak daude eta ikasleak jolasten eta San Blasak janez egon dira. 11:00etan meza hasi da eta ez molestatzeko La Salle aldera bueltatu gara. Ikasleak bueltako bidean nahiko nekatuak zeuden eta hau dela eta denbora gehiago behar izan dugu klasera bueltatzeko. Klasera 12:00ak aldera iritsi gara eta klaseekin ez hasteagatik marrazki librea egiten jarri dira ikasleak.

Goiz polit eta eder bat pasa dugu elkarrekin.

san blas

Bertan daude nire gelako ikasleak san blasa jaten.

Praktikak jada hasi ditugu. Ni La Salle ikastetxean nago Zarautzen. 16 urtera arte bertan ikasi dut eta hau dela eta ikastetxe hau aukertau dut, badakidalako bertan jasoko dudan tratua ona izango dela.

Lh 2 mailan jarri naute, 7 urteko umeekin. Klasea 27 umek osatzen dute eta espero den moduan ikasleen arteko aniztasuna dago. Bi ikasle kanpotar daude, bata Hondurasekoa eta bestea Ukraniarra. Bi ikasle hauek txikitan izan ziren adoptatuak eta hau dela eta gaur egun beste ikaslen artean murgilduak daude. Errepikatzaile bat dago. Honek irakurketa arazoak zituen eta hau dela eta ez da 3. mailara pasa. Bi ikaslek arreta urritasuna dute eta hau dela eta astean bi egunetan klasetik irten eta espezialista batengana joaten dira. Oraindik ez daude laguntza gelan, baian irakasleak esan dit ikasle hauek berdin jarraitu ezkero laguntza gelara joan behar dutela. Azkenik laguntza gelara joaten den ikaslea. Ikasle honek hainbat arazo ditu eta hauei aurre egiteko laguntza gelara joaten da. Matematika egiten dutenean beste irakasle bat sartzen da, ikasle batzuek matematikaren arazoak baitituzte.

Klasearen organizazioari dagokionez esan, mahaiak taldeka banatuta daudela. Mahai bakoitzak bere izena du (txorro, morro, piko, taio, ke eta kukurriku).Irakasleak ariketak, etxera joateko orduan… taldeko izena esaten du eta honela klasea errazago organizatzen du.

Arlo desberdinak ematen dituzte eta arlo guztia hauetan klasean irakasle desberdinei laguntzen egoten naiz. Inglesean eta gaztelanian beste irakasle bat etortzen da nire irakaleak alde egiten du, orduan irakasle berriarekin egoten naiz.

Gabonen ondoren arratsaldero arratsaldero ordu bat pistinara joaten dira ikasleak. Arratsalde batzuetan beraiekin joan naiz eta oso gustora pasa dugu.

Jada bigarren astean nago eta oso oso gustora nagoela esan behar dut.

I.H.P  ikastetxean eskatu dut eta oraindik ez didate eman. Hau dela eta esan jasotzen dudan bezain pronto lana igoko dudala.

praktikak2

Bertan nire klaseko hiru ikalse danborrada egunean

ZARAUTZ taldea azken denboraldian nahiko egoera larrian dago. Azken partiduetan oso emaitz kaxkarrak lortu ditu eta hau dela eta hirugarren mailako azken postuetan kokatzen da.

Hau dela eta esan, geratzen zaizkigun partiduetan ahalik eta hobekien lan egin behar dugula taldea aurrera atera ahal izateko. Aste honetan Gernika talde potentearen aurka jokatzen dugu, hauek dira gure 17 azken partiduetako lehenengo aurkariak. Espero dut lan eta indarrarekin partidua aurrera atera ahal izana.

Eta beste Gipuzkoar taldek ere ea lortzen duten zulotik irtetea gure kirolak indarra eta garrantzia har dezan.

ni-futbolen

Lehenengo bueltako Zarautz – Gernika partiduko argazkia